Itxi

telebista

21:30ean

Antton Valverde izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Musikariak bere ibilbidea errepasatu eta Maddalen Arzallusekin batera abestuko du platoan.

  • Antton Valverde, "Gure Doinuak" saioan izan zenean

    Antton Valverde, "Gure Doinuak" saioan izan zenean. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, euskal musikako izen handienetako bat izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu: Antton Valverde. Gonbidatuak 1960ko hamarkadan hasi zuen musikari ibilbidea, eta Xabier Leterekin kantatu zuen urte askotan. Elkarrizketan, bere ibilbidea eta abestirik ezagunenak gogoratuko ditu.

Bestalde, Nerea Aliasek Anttonen irudiak berreskuratuko ditu artxiboan. Maddalen Arzallusek Abestien zaindaria tartearen beste atal bat ekarriko du. Errenterian izan da aste honetan, eta, bertako abestiak erakusteaz gain, Antton Valverderekin batera abestuko du platoan.

La Jaio bueltan da, eta mundu berri bat erakutsiko dio Bihurriri. Estetika zentro batera joan dira, eta tratamendu batzuk egin dizkiote lehen aldiz. Amaitzeko, Iban Garciak saiora etortzeko gonbidapenak banatzen jarraituko du. Aitor Elizegi Athleticeko presidentearengana joan da oraingoan gonbidapena ematera.

'Gure Kasa' gaur izango da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.