Itxi

telebista

Ostegunetik aurrera

Aste Santuko elizkizunak, Azkoititik zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EITB

Andre Mariaren Jasokundearen parrokiatik emango dituzte Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak eta Pazko igandeko meza.

  • Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen eliza

    Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen eliza. Argazkia: EiTB

Ohi denez, Aste Santuko elizkizunak Euskal Telebistan jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek zuzenean.

Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokiatik emango dira Ostegun eta Ostiral Santuko elizkizunak eta Pazko igandeko meza: ostegunean 19:00etan, ETB1en; ostiralean, 17:00etan, ETB4n, eta Pazko igandean, 10:30ean, ETB1en. Guztiak izango dira ikusgai eitb.eus-en.