Itxi

telebista

15. atalaren aurrerapena

Agur talde urdinari, gaur, 'El Conquistador del Pacifico' saioan

EiTB

David Secori bukatu zaio Angoso taldearen ardura izatearen erantzunkizuna; lehian jarraitzen duten lau kideak kokatu beharko ditu aurretik.

  • David Seco kapitaina. (Argazkia: EiTB)

    David Seco kapitaina. (Argazkia: EiTB)

'Eta orain zer?' galderari erantzun nahian ibiliko dira gaur gauean -apirilak 22- 'El Conquistador del Pacífico' saioko Leti San, Luisito, Gorka, Andoni eta, batez ere, David Seco kapitaina. Bukatu zaio Angoso taldearen ardura izatearen erantzunkizuna, baina, aurretik, lehian jarraitzen duten aipatutako lau kide horiek beste bi taldeetan kokatu beharko ditu.

Urdinek aurreko saioan hartutako erabakia errazena izan zen, 'Kokodrilo' duelura bidaltzea, alegia. Secoren lana uneoro jartzen zuen zalantzan, eta Eneko asko botatzen zuen faltan. Hala ere, Iñakiren kanporaketak ezinegon deserosoa eragin du Angoso taldeko partaideengan. Euretako inork ez daki zein erabaki hartuko duen David Secok Euskal Herrira itzuli aurretik, eta geratzen diren taldeetan ez da erraza izango bizirautea.

Astelehen honetako saioan argituko dira zalantza guztiak. Horrez gain, immunitate joko berri eta zorrotz bati egin beharko diote aurre lehiakideek, agian inoizko dibertigarriena.

22:30ean izango da ikusgai 15. atala ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.