Itxi

telebista

A28

PSE-EEko hautagaiak, gaur, hauteskunde elkarrizketa saioetan

EiTB

Mª Luisa Garcia Gurrutxaga egongo da ETB1en eta Patxi Lopez ETB2n.

  • Maria Luisa Garcia Gurrutxaga

    Maria Luisa Garcia Gurrutxaga. Argazkia: EiTB

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei eskainitako elkarrizketa saioetan, PSE-EEko hautagaiak hartuko dituzte gonbidatu gaur. ETB1en, eguerdiko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 14:50ean, Iban Garatek Mª Luisa Garcia Gurrutxaga Kongresurako Gipuzkoako zerrendako bigarrena elkarrizketatuko du. ETB2n, 11:30ean, 'En Jake' saioaren aurretik, Patxi Lopez Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua izango du mintzakide Xabier Garcia Ramsdenek.

Elkarrizketak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista