telebista
00:15ean
Munduko bi txapelketa ikusgarri, gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Hasteko, Fernando Vargas eta Miguel Berchelt boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko du saioak, eta, ondoren, Isaac Dogboe eta Emanuel Navarreteren artekoa.
-
Boxeo Izarrak. Argazkia: EITB
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak munduko bi txapelketa bikain eskainiko ditu. Lehenengoa, superluma pisukoa izango da. Fernando Vargas eta Miguel Berchelt mexikarrak izango dira aurrez aurre. Vargasek ez du orain arte borrokaldirik galdu: 23 garaipen eta bi berdinketa izan ditu. Berchelten zenbakiak, bestalde, honako hauek dira: 30 garaipen eta galdutako bakarra. Gainera, 27 K.O. lortu ditu. Beraz, jotzaile handia da.
Bigarren norgehiagoka, superoilar pisuko txapelketa izango da. Isaac Dogboe eta Emanuel Navarrete boxeolariek neurtuko dituzte indarrak. Afrikarra orain arte egin dituen 20 borrokaldietan nagusitu da; mexikarrak bakarra galdu du. Neurketa gogorra eta ikusgarria izango da. Asteburu honetan, borrokaldi horien errebantxak jokatuko dira.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en.