Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Larraintzarko pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Binakako bi partida eskainiko dira 22:00etatik aurrera.

  • Altuna III eta Martija pilotariak

    Altuna III eta Martija pilotariak. Irudia: EiTB

Ostiralean, 'ETB Kantxa' saioa Nafarroako Larraintzar herritik eskainiko dute zuzenean. Bertan, eskuz binakako bi partida jokatuko dira: Mendizabal III.a eta Garmendia, batetik, Ugalde eta Untoriaren kontra arituko dira, eta Altuna III.a eta Tolosa, bestetik, Etxeberria eta Martijaren kontra. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Pilota emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu, 22:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota
  • Telebista