Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Giroa eta Urrutikoetxea vs. Ezkurdia norgehiagoka, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Etapa luzea dute Giroan, kosta Adriatikoan barrena. Pilota emankizuna Bilbotik egingo da.

  • Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia

    Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia. Irudia: EiTB

Larunbatean, Italiako Giroko 8. etapa izango dugu ikusgai ETBn eta eitb.eus-en 13:30etik aurrera. 235 kilometroko etapa luzea jokatuko da, kosta Adriatikotik barrena, Tortoreto Lido eta Pesaro artean. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfontso Arroiok eta Alessandro Rutak egingo dute kontakizuna ETB4n lehendabizi eta ETB1en gero ('Gaur Egun' albistegia amaitu ostean).

18:00etan, ohi denez, pilota izango dugu zuzenean. Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek oraingo honetan. Lehendabizi, Artola - Mariezkurrena II vs. Victor - Albisu partida jokatuko da. Ondoren, Buruz Buruko Txapelketako Urrutikoetxea vs. Ezkurdia. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.