Itxi

telebista

22:15ean

'La noche es nuestra' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

New Yorkeko klub bateko arduraduna aita eta anaia poliziak mafia errusiarretik salbatzen saiatuko da.

  • Joaquin Phoenix 'La noche es nuestra' filmaren fotograma batean

    Joaquin Phoenix 'La noche es nuestra' filmaren fotograma batean

ETB2k La noche es nuestra (We Own The Night) filma eskainiko du gaur gauean, 22:15ean. James Grak filmatutako thrillerraren protagonistak dira, besteak beste, Joaquin Phoenix, Mark Wahlberg, Robert Duvall eta Eva Mendes.

New York, 1988. Droga berri bat saltzen hasi dira eta krimen-bolada bat sortuko du. Bobby Green (Joaquin Phoenix), mafia errusiarra sarritan joaten den klub bateko arduraduna da, eta ez du gatazkan nahasi nahi. Bobbyren anaia, Joseph Grusinsky tenientea (Mark Wahlberg) eta aita, Burt Grusinsky (Robert Duvall), poliziak dira.

Bobbyk uko egingo dio poliziarekin kooperatzeari bere klubean sarekada bat egin ostean, eta horrek familiaren arteko egoera zailduko du. Baina, azkenean, Bobby poliziarekin elkarlanean hasiko da.

Ez ezazu galdu La noche es nuestra thrillerra, larunbatean, 22:30ean, ETB2n.