Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano', gaur arratsaldean, Gautegiz Arteagan

EiTB

Sukaldariak Urdaibaiko Biosferako Erreserbako paraje ederraz eta bertan bizi den jendeaz gozatuko du.

  • Joseba Arguiño, presentador del programa.

    Joseba Arguiño, presentador del programa.

Joseba Arguiñano Urdaibaiko biosferako erreserban dagoen Gautegiz Arteaga udalerrian izango da gaur. Bizitza guztia bertan egin duen Miren Arantza Madariagak hartuko du sukaldaria. Hasteko, Urdaibaiko padurak erakutsiko dizkio eta herriari eta Urdaibairi buruz hitz egingo dio.

Urdaibai Bird Center-era egingo du hurrengo bisita sukaldariak, Jose Mari Unamuno zuzendariaren eskutik. Hegazti aireportu bat izango balitz bezala antolatu dute museoa eta lurrartzeko pista Urdaibaiko itsasadarra da. Inguru hori Afrika eta Europako Iparraldea batzen dituen ibilbidean geldialdia egiteko baliatzen dute hegaztiek.

Gautegiz Arteagako jatetxeen artean, Marcos Jimenok kudeatzen duen Kanala jatetxera joango da Joseba. Jimeno kataluniarra da jaiotzez eta, maitasuna medio, Euskal Herrian zazpi urte egin ditu dagoeneko.

Mikel Razkinekin, Laida Kanoak enpresako arduradunarekin, beste esperientzia bat bizitzeko aukera izango du. Enpresa horrek arroila-jaitsierak, trabesiak, paddle surf, piragua eta stand up paddle paseoak antolatzen ditu.

Azkenik, Arguiñanok Arteagako Gaztelua bisitatuko du Igor Ladislaok gidatuta. Eugenia de Montijo enperatrizaren eta Napoleon III.a bere senarraren aginduz eraiki zuten Arteaga Gaztelua aurretik egina zegoen gotorleku baten gainean, bizileku bilakatzeko.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista