Itxi

telebista

20:00etan

'Elecciones... y Punto' umore saio berezia, arratsaldean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

Iñaki Urrutiak aurkeztuko du saioa, eta Sergio Arrospide, Leire Orbe, Valeria Ros eta Alazne Etxeberria izango ditu solaskide.

  • Sergio Arrospide, 'Elecciones... y punto' saioko kolaboratzailea.

    Sergio Arrospide, 'Elecciones... y punto' saioko kolaboratzailea. Argazkia: EITB

Larunbat honetan, 'Elecciones... y Punto' umore saio berezia izango da ikusgai ETB2n. Iñaki Urrutiak aurkeztuta, Sergio Arrospide, Leire Orbe, Valeria Ros eta Alazne Etxeberria solaskideek egun eguneko gaiak aztertuko dituzte, beti ere, umorearen ikuspuntutik. Hain justu, maiatzaren 26ko hauteskundeak hartuko dituzte hizpide: emaitzei, kanpainari zein ondorengo erreakzioei buelta emango diete, egun horietan bizitako gertakari dibertigarri eta bitxienen berri emanez.

Horrez gain, Dani Alvarez Radio Euskadiko kazetaria izango dute saioan gonbidatu. Umorea izango da saioaren ardatz nagusia, eta Danik ere datuak eta hainbat bitxikeria emango ditu hauteskundeen errepasoarekin jarraitzeko.

'Elecciones... y Punto' larunbat honetan izango da ikusgai 20:00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista