telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Urdiainen izango da gaur
EiTB
Julian Etxeberria eta Lola Martinez senar-emazteekin, Amaia Zubiria eta Naiara Etxeberria lagunekin, eta Martin eta Pablo Senosiain anaiekin solasean arituko da sukaldaria.
-
'Historias a bocados' Urdiainen. Argazkia: EITB
'Historias a Bocados' saioa Nafarroako Urdiain herrian izango da gaur bertakoekin hitz egin eta plater goxoak dastatzeko.
Julian Etxeberria eta Lola Martinez senar-emazteak 50 urte egin dituzte ezkonduta. Dagoeneko hartu dute erretiroa eta etxeko-lanak ondo baino hobeto banatu dituzte: Julianek egurra moztu eta baratza gobernatzen du, eta Lolaren ardura sukaldea eta lorategia dira. Josebak denetik pixka bat eginez lagunduko die eta, bien bitartean, bikoteak bere historia kontatuko dio: gizona Urdiaingoa zela eta emakumea, berriz, Jaendik Altsasura bizitzera etorri zela eta nola ezagutu zuten elkar.
Amaia Zubiria eta Naiara Etxeberria 38 eta 39 urteko lagunak dira. San Joan eguneko dantza berreskuratzeko ahaleginean dabiltza biak. Antzineko erritoa da aspalditik San Joan bezperan egiten den dantza. Herriko emakume gazteek uzta ona eskatzen dute dantza eginez.
Martin eta Pablo Senosiain 15 eta 13 urteko anaiak dira. Biak goizez institutura ikastera doaz eta arratsaldean oiloak eta usoak eta baratzea zaintzen dituzte. Martinek Joseba oilategira eta usategira eramango du sukaldariak hegaztiei jaten eman diezaien.
'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.