Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Arrauna, pilota eta txirrindularitza, igandean, zuzenean

EiTB

Pasai Donibaneko Bandera, Jaka vs Irribarria partida eta Suitzako Itzuliko 2. etapa izango ditugu ikusgai.

  • Iker Irribarria 2019ko buruz buruko txapelduna.

    Iker Irribarria 2019ko buruz buruko txapelduna.

Arraunarekin abiatuko da igandeko zuzeneko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean. Pasai Donibaneko Bandera jokatuko dute lehendabizi ETE Ligako taldeek eta ondoren KAE Ligakoek.

15:30etik aurrera, Suitzako Itzuliko 2. etapa izango dugu ikusgai, Langnau im Emmental herrian hasi eta amaituko den 168 kilometroko etapa.

Jarraian, Beasaindik, pilota emankizuna. Irribarria buruz buruko txapelduna arituko da lehian Jakaren aurka 4 ½-ko San Fermin Torneoaren barruan. Torneokoa izango da baita ere Elezkano II vs Etxeberria norgehiagoka. Hirugarren partidan, berriz, Retegi - Garmendia eta Ugalde - Ruiz bikoteak izango dira aurrez aurre.

Azkenik, herri kirol eta pala emanaldi bana izango ditugu: 11:00etan (ETB1 eta eitb.eus) duela gutxi Zumaian José Manuel Aguirre Endañetari egindako omenaldia, eta 12:00etan (ETB4 eta eitb.eus) Open Bizkaiako finalak.