telebista
22:30ean
Guatemalan izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean
EiTB
Roberto Vázquez kazetariak Erdialdeko Amerikako herrialdea ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunekin batera.
-
'Vascos por el Mundo' saioaren Guatemala atalaren irudia. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Guatemala, Erdialdeko Amerikako herrialdea, ezagutuko du. Leku bizia, magikoa eta mistikoa da, maien zibilizazioaren bihotza, eta aberastasun kultural eta natural handikoa. Roberto Vázquez kazetariak hango sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren bost euskaldunek gidatuta: Asier, Idoia, Carolina, Pedro eta Xabier.
Duela lau mila urte hasi zen Guatemalan maien zibilizazioa eta haien ondare kulturala oraindik ere bizirik dago herrialde hartako ohitura eta tradizioetan. Besteak beste, Antigua hiria ezagutuko dute, Amerikako hiru hiri ederrenetako bat, Pacaya sumendia igoko dute eta Atitlán lakuan ere egongo dira, inguruko herrietako bizimodua eta tradizioak ezagutzeko. Hiriburuko tokirik esanguratsuenen artean, Konstituzio Plaza, Seigarren Etorbidea eta El Portalito jatetxe mitikoa bisitatuko dituzte.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.