telebista
Kirolak zuzenean
Arrauna, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Eusko Label Ligako Petronor Bandera, 4 ½-ko San Fermin Txapelketako Ezkurdia vs Jaka eta Suitzako Itzuliko azken etapa izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Tropela Suitzako Itzuliko etapa batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Zuzeneko hiru emankizun izango ditugu, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.
Hasteko, arrauna. Eusko Label Ligako taldeak ikusiko ditugu lehian Petronor Banderaren bila. Mikel Olazabalek gidatuko du emanaldia, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak lagunduta, 12:00etatik aurrera.
Bazkal ostean, 14:50ean, txirrindularitzaren tartea zabalduko dute, Suitzako Itzuliko azken etapa eskaintzeko. Goms herrian hasi eta amaituko den 144,4 kilometroko etaparen kontakizuna egingo digute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak.
Hau amaitutakoan, pilota izango dugu ikusgai, zuzenean Arbizutik. Retegi - Jaunarena vs Dario - Erostarbe partidarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, 4 ½-ko San Fermin Txapelketako final laurdenetako norgehiagoka jokatuko dute Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari lanetan.