Itxi

telebista

21:00etan

Sanferminen aurreko kontzertua, La Pamplonesarekin, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Barañaingo abesbatzak eta Iruñeko Udaleko txistularien eta gaiteroen bandak ere hartuko dute parte.

  • La Pamplonesaren sanferminen aurreko kontzertua.

    La Pamplonesaren sanferminen aurreko kontzertua. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

Iruñean jaiak eztanda egin eta ordu gutxitara, La Pamplonesak San Fermin aurretik eskaini ohi duen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Ekainaren 28an udaletxe plazan grabatutako emanaldian, aurten mendeurrena betetzen duen Iruñeko musika bandarekin batera, Iruñeko Udaleko txistularien eta gaiteroen banda eta Barañaingo abesbatza arituko dira.

San Fermin jaietan Iruñeko kaleetan behin eta berriz entzuten diren abestiak eskainiko dituzte: 'Vals para gigantes', 'Clarín de fiestas', 'Alegría sanferminera', 'La dominguera', 'Riau-Riau'...