Publizitatea
Itxi

2019/07/14

10:00

telebista

Kirolak

San Fermin Torneoko finala, Tourra eta CaixaBank Bandera, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Aritz Egea mendi-lasterkariaren errekor saiakeraren erreportaje bat ere eskainiko da.

  • Estropadak asteburuero

    Estropadak asteburuero

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zuzeneko hiru emanaldi izango ditugu igandean ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, estropadak. Euskotren eta Eusko Label ligetako beste jardunaldi bat izango da jokoan Castro Urdialesen: CaixaBank Bandera. 11:30ean hasiko da emanaldia.

Tourra izango dugu eguneko bigarren hitzordu nagusia (14:30 ETB4, 15:00 ETB1). Bederatzigarren jardunaldia gorabeheratsua izango da; Erdialdeko Mendigunean barrena, lehen mailako mendate bat eta hirugarren mailako bi gainditu beharko dituzte lasterkariek Saint-Etienne eta Brioude artean.

Azkenik, 17:00etan San Fermin Txapelketako finala izango dugu ikusgai Iruñeko Labrit pilotalekutik, binakako beste bi partidekin batera: Elezkano II-Bikuña / Artola-I. Zabala eta Mendizabal III-O. Etxebarria / Arretxe II-Iturriaga.

ETB1eko kirol eskaintza osatzeko, iragan larunbatean Aritz Egea mendi-lasterkari urretxuarrak egindako errekor saiakeraren inguruko erreportajea ikusi ahal izango dugu 11:00etan ETB1en. Helburua hau zen: 1978an Iñaki Maiora ormaiztegiarrak Ordiziatik Txindoki puntara joan-etorria egitean ezarritako marka hobetzea.

Bestalde, ETB4n zesta punta emanaldia izango dugu 12:00etan: Gernika Jai Alai Grand Slam txapelketa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;