telebista
21:00etan
Euskal kantu tradizionalak eta Puro Relajo taldearen musika, gaur, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Iruñean eta Irunen grabatutako emanaldiak berreskuratuko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Larunbat honetan, iluntzeko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, bi musika emanaldi berreskuratuko ditu 'Oholtzan' saioak.
Lehendabizi, Orreaga Fundazioak eta Kantuzaleen Elkarteak antolatutako Euskal Herria Iruñean Kantari ikuskizuna izango dugu ikusgai: Euskal Herri osotik bildutako 1.200 kantuzale inguru, abesti tradizionalak kantatzen, Iruñeko hainbat lekutan.
Jarraian, Puro Relajo mariatxi taldeak Irungo Urdanibia plazan eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu. Oibarko taldeak kantu sorta ederra eskainiko du Atzokoak abesbatzak, Ondare Kultur Elkarteak eta Angel Pazos tenoreak lagunduta.
'Oholtzan' saioa 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.