Itxi

telebista

Kirolak

Sestaoko Bandera, Tourreko 15. etapa eta Bizkaia Torneoa, gaur, zuzenean, EiTBn

11:30ean hasiko da arraun emankizuna, 14:30ean txirrindularitza eta 17:30ean pilota, ETB1en eta eitb.eus-en. ETB4n, berriz, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala eskainiko da.

  • Tourreko txirrindulariak mendatea igotzen.

    Frantziako Tourra.

Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko den Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalarekin hasiko dira gaurko zuzeneko emankizunak ETBn eta eitb.eus-en. Iñigo Aiestaran arduratuko da kontakizunaz, 11:00etatik aurrera, ETB4n.

Sestaoko Bandera izango dugu eguneko bigarren hitzordua, ETB1en. 11:30ean Euskotren Ligako estropada jokatuko da eta 12:15etik aurrera Eusko Label Ligakoa. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara izango dira esatariak.

Frantziako Tourreko emankizuna, ohi denez, ETB4n hasiko da 14:30ean eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du. Goi mendiko etapa izango da hamabosgarrena, Limoux eta Foix Prat d'Albis artean. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea arduratuko dira kontakizunaz.

17:30ean esku pilota izango dugu Barakaldotik. Bertan, Bizkaia Torneoko hiru partida hauek jokatuko dira: Dario vs Zabala (banaka), Ezkurdia-Martija / Altuna III-Rezusta (binaka) eta Retegi BI vs P. Etxeberria (4 ½-an). Xabier Euzkitzek gidatuko du emanaldia Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia lagun dituela.

Markinako zesta punta txapelketako finalak (15:00) eta Euskadiko sega txapelketako finalaurrekoak (19:00) osatuko dute kirol eskaintza. Biak ala biak ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.