telebista
Audientzia
Getxoko Ikurrinaren emanaldiak harrera bikaina izan zuen igandean
EiTB
Halaber, Frantziako Tourraren zuzeneko emanaldiak jarraipen handia izan du ETB1en.
-
Tourra eskaini du ETBk egunero uztailean
Igandeko Getxoko Ikurrinaren zuzeneko emanaldiak audientziaren harrera bikaina izan zuen ETB1en. Gizonezkoen proba audientzia-buru izan zen bere ordutegian. Hartara, Eusko Label Ligak % 13,7ko audientzia zatia lortu zuen. Emakumeen Euskotren Ligako estropadak, berriz, % 10,2ko audientzia zatia bereganatu zuen.
Frantziako Tourra, ETB1en
Halaber, Frantziako Tourraren zuzeneko emanaldiak jarraipen handia izan du azkeneko hiru asteetan zehar. Txirrindularitzaren urteko hitzordu garrantzitsuenarekin bat egin du egunero Euskal Telebistak eta, bataz beste, % 3,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 7,1eko kuota bereganatu ditu.