Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Pilota Zarauztik eta Getxoko Sari Nagusia txirrindularitza probaren laburpena, gaur

EiTB

San Inazio eguneko kirol emanaldiak 17:00etan hasiko dira.

  • Arraun emanaldia EiTBn.

    Arraun emanaldia EiTBn.

San Inazio egunez, bi kirol emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en.

17:00etan pilota izango dugu zuzenean Zarauztik. Bi partida hauek osatuko dute jaialdia: Mendizabal III-Jaunarena / Dario-Tolosa eta Irribarria-L. Galartza / Ezkurdia-Bikuña.

19:30ean, Getxoko Sari Nagusia txirrindularitza probaren laburpena eskainiko da.