Itxi

telebista

22:15ean

'La jaula dorada' komedia, larunbat gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Parisko auzo on batean bizi den bikote portugaldar baten istorioa kontatzen du filmak. Jaioterrira itzultzeko asmoa dutenean, inork ez die utziko, asko maite baitituzte.

  • 'La jaula dorada' ('La cage dorée') filmaren fotograma

    'La jaula dorada' ('La cage dorée') filmaren fotograma

ETB2k La jaula dorada (La cage dorée) komedia frantziarra emango du larunbatean, abuztuaren 17an. Ruben Alvesek zuzendutako pelikularen protagonistak dira, besteak beste, Rita Blanco, Joaquim de Almeida, Roland Giraud, Chantal Lauby, Barbara Cabrita eta Lannick Gautry.

Maria Ribeiro (Rita Blanco) eta Jose Ribeiro (Joaquim de Almeida) duela hogeita hamar urtetik bizi dira Parisko auzo on bateko etxebizitza batean, Maria bertako atezaina baita, eta bertan hazi dituzte Paula (Barbara Cabrita) eta Pedro (Alex Alves Pereira) seme-alabak. Auzoan oso maitatua da Portugalgo bikote etorkina, eta jaioterrira itzultzeko aukera sortzen zaienean, inork ez die utziko, eta denetik egingo dute eragozteko. Baina, Mariak eta Josek benetan utzi nahi al dute beraien urrezko kaiola?

Ez galdu La jaula dorada komedia, larunbatean, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema