Itxi

telebista

22:30ean

Oihan Beltzean murgilduko da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EITB

Nahiara Gago kazetariak Alemaniako Oihan Beltzean bizi diren bost euskaldunen eskutik ezagutuko ditu bertako lekurik ikusgarrienak.

  • Nahiara Gago kazetaria Oihan Beltzean

    Nahiara Gago kazetaria Oihan Beltzean. ETBko bideo batetik ateratako irudia

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalak Oihan Beltza bisitatuko du, Alemaniako tokirik ederrenetako bat. Erromatarrek jarri zioten Oihan Beltza izena mendilerroari, baso trinkoz estalita zegoelako. Nahiara Gago kazetaria paraje zoragarri honetan zehar murgilduko da bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Joxe Gonzalez, Juan Rubio, Silvia Alonso, Oier Mess eta Victor Herbosa.

Neckar ibaiaren ertzean, basoz eta mahastiz inguratuta, Stuttgart hiria topatuko dute, Oihan Beltzaren sarrerako atea. Bertatik Tübingen hiri unibertsitariora joango dira, Alemaniako hiririk gazteenera, hain zuzen ere. Ondoren, Friburgo, eguzki-ordu gehien dituen Alemaniako hiria, bisitatuko dute.

Horrez gain, Oihan Beltzak gordetzen dituen sekretuak ezagutuko ditu Nahiarak, eta herrialdeko ur-jauzirik altuenak ikusteko aukera izango du Tribeg herrian.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.