Itxi

telebista

22:30ean

'La buena mentira' pelikula, gaur gauean, ETB2n

EITB

Ameriketako Estatu Batuetan bizi den Sudango gerra zibileko errefugiatu baten istorioa kontatzen du pelikulak, 22:30ean izango da ikusgai.

  • 'La buena mentira' pelikularen irudi bat.

    'La buena mentira' pelikularen irudi bat.

Euskal Telebistaren bigarren kateak La buena mentira (The Good Lie) filma eskainiko du gaur gauean, 22:30etik aurrera. Reese Witherspoon, Corey Stoll etan Sarah Baker dira, besteak beste, 2014ko pelikularen protagonistak.

Ameriketako Estatu Batuetan bizi den Sudango gerra zibileko errefuxatu baten istorioa kontatzen du pelikulak. Sudandar gehiagorekin bizi da han, eta Carrie (Reese Witherspoon) ezagutuko dute. Gizarte-langilea da bera, eta, euren tragedia ondo ezagutzen duenez, mundu berri batean bizitzeko jakin beharrekoak erakutsiko dizkie.

La buena mentira gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.