telebista
22:30ean
'El teniente Otomano' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
EiTB
Saioak, gainera, Brad Pitt eta Patrick Swayze aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.
-
Michiel Huisman aktorea 'El Teniente Otomano' pelikularen irudi batean
Gaur gauean, 'LND'k El teniente Otomano pelikularen estreinaldia eskainiko du telebistan. Filmak Michiel Huisman eta Hera Hilmar ditu protagonista, eta Lehen Mundu Gerraren garaian, erizain amerikar baten eta Turkiako ofizial baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu.
Bestalde, Brad Pitt aktoreari buruzko erreportajea izango da ikusgai, aktoreak elkarrizketa ezberdinetan egindako adierazpen harrigarrienak gogoratuko dituena.
Gainera, 'LND' saioak zineman egiten diren euskaldunen aipamenak bilduko ditu, besteak beste, Argentinako telesail batean Bilboko hiriari buruz esandakoak.
Amaitzeko, Patrick Swayze aktorea omenduko dute saioan, haren heriotzaren hamargarren urteurrenean. Gaixotasun larri bati aurre egin dioten Hollywoodeko beste aktore batzuen inguruan ere arituko da Felix Linares.
'La Noche de... El teniente Otomano' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.