Itxi

telebista

21:00etan

'Humanity at Music' ikuskizuna, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

MCC taldearen 60. urteurrena ospatzeko joan den larunbatean Gasteizen ospatutako emanaldia da.

0:27
'Humanity at music'

Joan den irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan grabatutako 'Humanity at Music' ikuskizuna eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 21:00etan. MCC taldearen 60 urteko ibilbidea omentzeko sortutako emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 15.000 lagunek. Aste bete beranduago, telebistan ikusteko aukera izango dugu. 

Musika, dantza, antzerkia eta poesia uztartzen dituen ikuskizun erraldoia dugu 'Humanity at Music'. Mila lagun eszenatokian, Fernando Velazquezen gidaritzapean, konpositore bizkaitarrak eta Jon Sarasua bertsolariak sortutako sinfonia oinarri dutela. 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Kukai dantza konpainiarekin batera, Euskal Herri osotik etorritako abesbatzetako partaideak (450 ahots), dantzari eta txistulariak; Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, eta Jone Uria, Amets Arzallus, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Xabi Igoa bertsolariak ikusiko ditugu.

Belaunaldi berriei esperientzia kooperatiboa zer izan den erakutsi eta etorkizunerako bidea gizatasunez eraikitzeko balioak transmititzea da 'Humanity at Music' proiektuaren helburua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista