Itxi

telebista

22:30ean

'Los Archivos del Pentágono' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de…'n

EiTB

'The Washington Post' egunkariak Vietnamgo gerraren informazio klasifikatua argitaratzeko hartutako erabakia izango da pelikularen ardatza. Tom Hanks eta Meryl Streep aktoreak dira protagonistak.

  • 'Los archivos del Pentágono' pelikularen irudia

    'Los archivos del Pentágono' pelikularen irudia

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Los archivos del Pentágono pelikula bikaina estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da, eta, Tom Hanks eta Meryl Streep aktoreak ditu protagonista nagusi, Steven Spielberg zuzendariak gidatuta.

The Washington Post egunkariak Vietnamgo gerraren inguruko informazio klasifikatua argitaratzeko erabakia hartu zuen, eta Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuek lau legealditan zehar esandako gezurrak agerian utzi zituen. Gertakari haiek oihartzun handia izan zuten AEBko gizartean.

Oscarretarako bi izendapen lortu zituen: pelikula onenaren eta aktore onenaren (Meryl Streep) sarietarakoak. Filmaren emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu.

Bestalde, Penelope Cruz aktoreak aste honetan jasoko du Donostia Saria Zinemaldian, eta 'LND'k haren ibilbidea errepasatuko du.

Horrez gain, Tom Cruisek bere pelikuletako gastuak murrizteko birziklatzen dituen objektuen inguruko erreportaje bitxia eskainiko du Línea Caliente atalak.

Amaitzeko, Michael Douglas eta Catherine Zeta Jones aktoreen urtebetetzea ospatzeko, bien arteko harremanak izan dituen krisi eta eskandaluez arituko da Los Archivos Secretos de La Noche de… atala.

'La Noche de… Los archivos del Pentágono' gaur izango da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.