telebista
22:30ean
'El valle oscuro' westerna izango da ikusgai gaur gauean ETB2n
EiTB
Austria eta Alemaniaren arteko koprodukzio ikusgarria Italiako Alpeetako paraje ederretan grabatu zuten.
-
Sam Riley aktorea 'El valle oscuro' filmaren fotograma batean
Gaur gauean, ETB2k El valle oscuro (Das finstere Tal) westerna eskainiko du. Austria eta Alemaniaren arteko koprodukzio ikusgarria Italiako Alpeetako paraje ederretan grabatu zuten. AEBko mendebaldetik etorritako gizon bat Austriako Alpeetako mendiko herri txiki batera helduko da mendeku bila, eta indarkeria giroan murgilduko dira. Sam Riley, Tobias Moretti, Paula Beer eta Helmuth Häusler aktoreak dira filmaren protagonistak.
Ez galdu El valle oscuro filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.