telebista
Audientzia
Astearteko 'La Noche de...' saioak % 15,0ko audientzia zatia lortu du
EiTB
2018ko apiriletik saiorik ikusiena izan da eta 257.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan.
-
'Buscando Venganza' filmaren irudia
'La Noche de...' saioak audientziaren harrera bikaina izan du astearte gauean, % 15,0ko kuota bereganatuz. 2018ko apiriletik saiorik ikusiena izan da, eta 257.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Felix Linaresen aurkezpenaren ostean, Buscando venganza filmaren emanaldiak ere datu onak izan ditu. Zeelanda Berrian, XIX. mende amaierako urre-sukarraren garaian girotuta, bahituta dagoen semearen bila abiatuko den emakume baten istorioa da. Filmak % 12,4ko kuota izan du, eta 211.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.