Itxi

telebista

Audientzia

'Yo Sé Más Que Tú'k errekorra lortu du

EiTB

Astelehenean eskainitako atala inoizko ikusiena izan da, % 10,4ko audientzia zatia eskuratu du eta 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

  • Iñaki Urrutiak 'Yo sé más que tú' lehiaketa aurkezten du.

    Iñaki Urrutiak 'Yo sé más que tú' lehiaketa aurkezten du. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Astelehenean, azaroak 18, eskainitako 'Yo Sé Más Que Tú' lehiaketaren atala inoizko ikusiena izan da. Iñaki Urrutiak aurkezten duen saioak orain arteko audientzia-zatirik onena eskuratu zuen, % 10,4koa, eta 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin esparruan.

Bestalde, Javi Sierrak astelehen gauetan aurkezten duen 'Juego de Cartas' lehiaketak oihartzun handia du. Azaroaren 18ko saioak % 13,7ko audientzia-zatia izan du eta 247.000 ikus-entzulek jarraitu dute emanaldia uneren batean.