Itxi

telebista

21:00etatik aurrera

Euskal Herriko Dantza Agerketa eta Txanbela taldea, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Euskal Herriko dantza talde ezberdinek irailaren 21ean Basaurin eskainitako ikuskizunarekin hasiko da gaua. Ondoren, Txanbela otxoteak martxoaren 3an Aralarren eskainitako kontzertua emango da.

0:30
Txanbela Otxotea

Larunbat honetako 'Oholtzan' saioak bi emanaldi eskainiko ditu 21:00etatik aurrera: 'Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin' eta 'Txanbela Otxotea Aralarren'. 

Euskal Herriko Dantza Agerketaren 47. edizioa Basauriko Bizkotxalde parkean ospatu zen irailaren 21ean. Bertan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ordezkariak batu ziren euren eskualdeetako dantzak erakustera: Gasteizko Adurtza, Iurretako Mikel Deuna, Donostiako Goizaldi, Donibane Lohizuneko Begiraleak eta Lizarrako Larraiza. Nafarroako bigarren talde batek ere hartu zuen parte, Torralba del Rioko dantzariak, estreinakoz euren herritik kanpo aritu zirenak. Imanol Artolak egingo du emanaldiaren kontakizuna. 

Ondoren, Txanbela otxoteak Aralargo San Miguelen martxoaren 3an eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu. Bautista Agirre, Eduardo Zubikoa, Xabier Barriola, Fernando Idiakez, Pablo Azpeitia, Miguel Ángel Segarra, Inaxio Olaizola eta Luis Arratibelek osatzen dute taldea. 2017an sortu zuen  Josean Vegak (gaur egun bera da zuzendaria), Juanjo Mena orkestra-zuzendari ospetsuaren eskariz, era honetako abesbatzen kanta moldearen euskal kultura tradizionala ezagutarazteko Estatu Batuetako Cincinnati May Festival delakoan. 

'Oholtzan' saioa 21:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.