Itxi

telebista

Audientzia

Opus Dei erakundearen inguruko erreportajea, denboraldiko '360º' saiorik ikusiena

EiTB

Eider Hurtadok aurkeztutako saioak % 12,0ko audientzia-zatia eta 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

  • Eider Hurtado '360º' saioaren aurkezlea.

    Eider Hurtado '360º' saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Igande gauean, Religión y poder: ¿Qué se esconde detrás del Opus Dei? erreportajeak audientziaren harrera bikaina izan zuen, % 12,0ko kuota bereganatuz. Halaber, '360º' saioaren denboraldiko atalik ikusiena izan zen eta 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Mundu osoan 90.000 jarraitzaile dituen Opus Dei erakunde itxiaren funtzionamendua ikertu zuten Eider Hurtadok eta bere lantaldeak ETB2n.