Itxi

telebista

Gaztearen eskutik

Gatiburen kontzertua Altzuza herritik, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

'Azken indioak' laneko kantak eskainiko ditu Alex Sarduiren taldeak Oteiza museoan grabatutako emanaldi berezian.

  • Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria

    Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaurko 'Oholtzan' saioak emanaldi berezi bat dakarkigu. Gaztea irratiarekin elkarlanean, Gatibu taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu. Nafarroako Altzuza herriko Oteiza museoan grabatutako ikuskizun honetan, Azken indioak diskoko abestiak eta Gatiburen kanta ezagunenak eskainiko dituzte Alex Sarduik eta konpainiak. Ainhoa Vitoria Gazteako esatariak egingo ditu aurkezle lanak. 

'Gatibu: Azken indioak Altzuzan' emanaldi berezia, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.