Itxi

telebista

22:00etan

'Dancing Olite-Erriberri', musika eta dantza, gaur gaueko saio berezian, ETB2n

EiTB

Erriberri zeharkatuko duen dantza jira ikusgarri eta handia Ion Aramendik aurkeztuko du eta Gotzon Poza koreografoa izango du laguntzaile.

  • Ion Aramendi, 'Dancing Olite-Erriberri' saioan dantzan

    Ion Aramendi, 'Dancing Olite-Erriberri' saioan dantzan. Argazkia: EiTB

Gabon gaua musikaz eta dantzaz beteko du ETB2k 'Dancing Olite-Erriberri' saioaren bidez. Erriberriko bizilagunek egingo duten dantza-jira ikusgarriak herriko kaleak zeharkatuko ditu. Ion Aramendik aurkeztuko du saioa Gotzon Poza koreografoaren laguntzaz.

Abeslari, abesbatza, erraldoi, buruhandi, Erdi Aroko lagun, borrokalari, upategiko jabe, haur, futbolari, pilotari... Guztira, talde handiak egingo du dantza Erriberriko kaleetan, Baleuko ekoiztetxeak ETB2rako prestatutako saioan. Ion Aramendi gidariak herritarrak dantzan jarriko ditu. Bien bitartean, gabon-kantak entzun, bertako dantzak ikusi eta umorez betetako saioaz disfrutatu ahal izango dugu.  

Dantza-saio handi hau prestatzeko, Gotzon Poza Pasaiako koreografoaren laguntza izan du Ion Aramendik, eta baita hainbat lagun ezagunena ere. Juan Martinez de Irujo pilotaria, esaterako, pilotari gaztetxoak dantza jartzen ahaleginduko da, eta Eunate Arraiza Athleticeko jokalari nafarra Erriberriko areto futboleko neska futbolariekin gauza bera egiten saiatuko da. Ene Kantakekoek, berriz, herriko gaztetxoenekin abestuko dute.

Halaber, dantzaz gainera, musika ere izango da saioan. Erriberrikoek hainbat gabon-kanta abestuko dituzte.

Saioko lantaldea herriaren erdigunean egoteaz gain, bisita egingo dute gaztelura. Bertan, Ion Aramendik borroka egin du, Erdi Aroko burdinazko jantzia soinean duela.

'Dancing Olite-Erriberri' gaur izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:00etan.