Itxi

telebista

22:30ean

Chicago, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan

EITB

Erika Barreras kazetariak Estatu Batuetako hiri horretako sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskal herritarren eskutik.

  • Chicagoko hiria

    Chicagoko hiria. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Chicago hiria ezagutuko du. Illinois estatuan kokatutako hiri horretan barrena murgilduko da Erika Barreras kazetaria, bertan bizi diren euskal herritar hauek lagunduta: Raquel, Yanire, Xanti, Silvia, Joseba eta Javier.

Estatu Batuetako garapen ekonomiko, kulturale eta politikoan paper garrantzitsua izan du Chicagok historian zehar, eta gaur egun ere, hiri dinamikoa eta kultur aniztasun handikoa da. Nazioarteko negozioen hirigunea da eta Estatu Batuetako turismo gune garrantzitsua.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.