telebista
22:30ean
Lyon hiria, gaur gaueko 'Vascos por el Mundo' saioan
EiTB
Leyre Samanes kazetariak hiria ezagutuko du, bertan bizi diren Amaia, Sara, Elisa, Irati eta Iñigo euskaldunen laguntzaz.
-
Lyon hiria. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Osteguneko 'Vascos por el Mundo' saioak Frantziako Lyon hiria ezagutuko du. Asteburu-pasa joateko Europako hiririk onena izendatu zuten 2016an, eta Leyre Samanes kazetariak eta Raul Arzuara kameralariak hiriko sekretu guztiak ezagutuko dituzte bertan bizi diren Amaia, Sara, Elisa, Irati eta Iñigo euskaldunen laguntzarekin.
Lyon Frantziako hiriburu gastronomikoa da, 4.000 jatetxe baino gehiago baititu; 23 Michelin izar, tartean. Paul Bocuse, XX. mendeko sukaldari onenetakoa eta nouvelle cuisine mugimenduaren sortzailea, hemen hazi zen, eta bertan izan zuen bere jatetxe nagusia.
Lyon, gainera, zinemaren jatorrizko hiria da; izan ere, bertan grabatu zuten Lumière anaiek zinemaren historiako lehen pelikula. Giñol munduko txotxongilorik ezagunena ere bertakoa da. Horrez gain, zetaren hiriburua ere izan da Lyon luzaroan.
'Vascos por el Mundo' ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.