Itxi

telebista

Audientzia

"La Noche de..." saioa, bere ordu-tartean nagusi, astearte gauean

EiTB

Felix Linaresek aurkezten duen saioak % 13,7ko audientzia-zatia lortu zuen, eta ondoren ikusgai izan zen 'Caballos salvajes' filmak, % 10,7koa.

  • Felix Linares 'La Noche de...' saioko aurkezlea.

    Felix Linares 'La Noche de...' saioko aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

'La Noche de...' saioa bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen astearte gauean, % 13,7ko audientzia-zatiarekin. Halaber, Felix Linaresek aurkezten duen saioak 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Saioaren ostean ikusgai izan zen Caballos salvajes filmak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen. Pelikulak % 10,7ko kuota eta 185.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen Euskadin eta eragin eremuan.