Itxi

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" Larraurin izango da gaur arratsaldean

EiTB

Joseba Arguiñanok Mungiako auzo honetako hainbat bizilagunekin hitz egingo du bertako berezitasunak jakiteko.

  • Joseba Arguiñano Larraurin izango da.

    Joseba Arguiñano Larraurin izango da.EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

"Historias a Bocados" saioak Mungiako Larrauri auzora txangoa egingo du gaur.

Igone Elorriagak 56 urte ditu eta Aretxalde auzokide elkarteko presidentea da. Josebarekin bildu eta auzoan barrena ibiliko dira biak. 

Javi Fernandez Zarzosan jaio zen, Errioxaren hegoaldean dagoen herrian, duela 70 urte. Haurtzaroko plater tradizionala prestatuko dio Josebari bere baserrian. Javi gaztetan iritsi zen Bizkaira, industriaren esparruan lan egiteko, baina, gerora, jarduna aldatu eta Ibarrondo Etxea izeneko lore eta landare mintegia zabaldu zuen.

Eneko Markaidak 51 urte ditu eta Larraurikoa da jaiotzez. Txokoan egingo dute hitzordua, eta, bertan, solasean ari direla, bakailao platera prestatuko du.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista