telebista
Audientzia
"El Conquistador" saioak lidergoari eusten dio astelehen gauetan
EiTB
Abentura realityak % 23,1eko audientzia-zatia bereganatu du.
-
Enborren duelua. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da laugarren astez jarraian, % 23,1eko kuota bereganatuz. Julian Iantzi gidari duen saioaren azken emanaldiak 282.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, #conquis3 etiketa joera izan da Twitterren eta lau milioi eta erdi inprimatze baino gehiago bereganatu ditu sare sozialaren timeline-etan.
Abentura realityaren lehen fasea amaituta, taldeen arteko lehiaketa hasiko da datorren astetik aurrera. Silbia izan da talde urdineko lehen kanporatua, Maleni eta Fetato lehiakideen kontrako duelua galdu ondoren.