Itxi

telebista

22:00etan

'Joseba Tapia. 20 urteko ibilbidea', gaur, "Oholtzan" saioan

EiTB

'Tranpaldo' izeneko Joseba Tapiaren azken lanaren aurkezpen emanaldia eskainiko du ETB1ek, Ilaski Serranok aurkeztuta.

0:27
Joseba Tapia

Gaur, "Oholtzan" saioan, Joseba Tapia trikitilariaren Tranpaldo izeneko bere lanik berriena izango dugu ikusgai eta entzungai, Joseba Tapia. 20 urteko ibilbidea emanaldian.

Bederatzi musikari eta abeslariez inguratuta eskaini zuen Joseba Tapiak diskoaren aurkezpen kontzertua Azpeitiako Soreasu Antzokian, 2019ko abenduaren 8an. Halaber, bere hogei urteko musika ibilbideko hainbat abestiren moldaketak jo zituen, gaur egungo soinuarekin, trikitia rockarekin fusionatuta eta batez ere, dantzarako eta festarako gogoarekin. Xabier Berasaluze Leturia panderojoleak ere parte hartu zuen jai berezi honetan.

"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.