Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador del Caribe" berriz ere audientzia-buru, % 22,9ko kuotarekin

EiTB

Julian Iantzik aurkeztutako realityak 322.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta lortu du.

  • Julian Iantzi, "El Conquistador del Caribe" saiaoren aurkezlea.

    Julian Iantzi aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conqusitador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da zazpigarren astez jarraian, % 22,9ko kuota bereganatuz. Julian Iantzik aurkeztutako saioak 322.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Abenturaren seigarren atalean, talde berdeak berriro galdu du immunitate jokoa, baina garaile izan da dueluan: Jennyk talde urdineko Javi kanporatu du tximinoaren zubiaren proban.

Asteleheneko atala oso jarraitua izan da sare sozialetan. #conquis6 etiketa joera izan da Twitterren eta sei milioi inprimatze baino gehiago lortu ditu sare sozialaren timeline-etan. Gotzon eta Eneko kapitainen izenak ere joera bilakatu dira Twitterren.