Itxi

telebista

Zinea

'Perdidos en la nieve' filma izango da ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n

A. I. | EITB.EUS

Bigarren Mundu Gerrako aireko borrokaldi baten ondoren, alemaniar eta britainiar tripulazioak elkar bizi beharko dira Norvegiako negu latzean, haien ezberdintasunak alde batera utziz.

  • "Perdidos en la nieve" filmeko irudia

    "Perdidos en la nieve" filmeko irudia. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Perdidos en la nieve (Into the White) filma izango da ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n. Petter Naessek zuzendutako lana da, eta bertan Florian Lukas, Lachlan Nieboer, Rupert Grint, David Kross, Stig Henrik Hoff eta Sondre Krogtoft Larsen aktoreak agertzen dira, beste batzuen artean.

Norvegia, 1940. Benetako gertakarietan oinarritutako filmak britainiar eta alemaniar tripulazioek bizitako istorioa kontatzen du. Euren artean borrokaldi bat bizi ondoren, negu latz batean galdurik biziraun beharko dute elkar, haien arteko ezberdintasunak alde batera utziz.

Perdidos en la nieve gaur izango da ikusgai, 22:15etan, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema