telebista
Audientzia
'Vitoria, 3 de marzo' lider, astearte gauean, % 18,9ko audientzia-zatiarekin
EiTB
2016ko urritik "La Noche de..." saioak lortutako daturik onena izan da. EiTB Nahieranen plataforman ere izango da ikusgai.
-
"Vitoria, 3 de marzo" pelikularen irudia.
"La Noche de…"k 'Vitoria, 3 de marzo' pelikularen estreinaldia eskaini zuen, asteartean, 1976an Gasteiz gogor astindu zuten gertakarien 44. urteurrenean. Filma bere ordu-tartean audientzia-buru izan zen % 18,9ko kuotarekin, 2016ko urritik ETB2ko saioak lortutako daturik onena bereganatuz. Halaber, emanaldiak 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Greba luze baten ondoren, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan burutzen ari zen langileen asanblada jendetsua poliziaren tiroketa gogor batekin amaitu zen. Poliziaren erantzun bortitz horrek bost hildako eta ehunka zauritu utzi zituen. Gertakari odoltsu haiek gogoratu ditu Victor Cabaco zinegileak bere lehen film luze honetan.
Filmaren aurretik Felix Linaresek aurkeztutako "La Noche de..." saioak ere harrera bikaina izan zuen, bere ordu tartean lidergoa lortuz % 14,7ko kuotarekin. Horrez gain, emanaldiak 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.