Itxi

telebista

22:30ean

Houston, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EiTB

Leyre Samanes kazetariak Texas estatuko Houston hiria ezagutuko du Juliana, Igone, David, Patricia, Iosu eta Anartz euskaldunekin.

  • Houston.

    Houston. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak ozeano Atlantikoa zeharkatuko du Amerikako Estatu Batuetako laugarren hiririk handiena ezagutzeko, Houston. Leyre Samanes kazetaria bertan bizi diren Juliana, Igone, David, Patricia, Iosu eta Anartz euskaldunekin izango da.

Houston, kultur aniztasun handiko hiria eta Texas estatuko negozioen erdigunea da. Mundu osoan ezaguna da. Izan ere, bertan kokatzen den NASAren espazio zentrotik irten zen gizakiak Ilargira egindako lehen espedizioa.

Bestalde, 50 erakunde ezberdinek osatutako munduko mediku-egoitza handienaren kokalekua ere bada.

Saioak, gainera, Texaseko rodeo tipiko batera joateko aukera ere izango du, cowboy botak eta kapela jantzita.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.