Itxi

telebista

22:15ean

San Josetako Trikiti Jaialdiaren unerik onenak, gaur, ETB1en

EiTB

2013-2019 urte bitarteko unerik esanguratsuenen bilduma izango dugu ikusgai aste honetako "Oholtzan" saioan.

  • Euskal trikitilariak Gabon Gaueko ETB1eko saioan elkarrekin jotzen

    Hainbat trikitilari Gabon Gaueko ETB1eko saioan elkarrekin jotzen

Azpeitian martxoaren 19aren bueltan urtero ospatzen den San Josetako Trikiti Jaialdia klasiko bat da ETBn. Bizi dugun egoeragatik aurtengo ekitaldia bertan behera geratu denez, azken urteotako emanaldien bilduma osatu du Euskal Telebistak larunbat honetan eskaintzeko. 2013-2019 urte bitarteko unerik esanguratsuenekin gozatu ahal izango dugu "Oholtzan" saioan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Hauxe da ikusgai izango ditugun trikitilarien zerrenda: Elustondo anai-arrebak; Lurdes, Zabale eta Larrañaga; Epelde eta Landakanda; Izer aita-semeak; Garikoitz Mendizabal, Furunda eta Imanol Urkizu; Huntza; Landatarrak; Maixa Lizarribar & Izeta II, Errekalde anaiak eta Azkonobieta anaiak; Aire ahizpak; Tapia eta Leturia; Iker Allur & Eingo, Ainhoa Sanchez, Alaitz Orube eta Eneritz Aulestia; Obaneuke; Ansorregi & Larrañaga; Joxe Mendizabal; Epelde eta Lutxurdio; Mamen Maltzeta, Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo; Aizpuruko anaiak; Laja II eta Landakanda; Elortza anaiak; Uitte eta Zabale aita-semeak; Imuntzo eta Epelarre; Sakristaua, Egurrola, Epelde, Txato, Izer, Porrutxo eta Berastegi. 

San Josetako Trikiti Jaialdiaren aurretik Erramun Martikorenak eta Iruñeko Orfeoiak 2014an Baigorrin eskainitako emanaldia izango dugu ikusgai. 

"Oholtzan" saioa "Gaur Egun" albistegiaren ostean izango da ikusgai, 21:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.