telebista
22:30ean
Iker, talde berdearen arazoak eta labirintoa, gaur gauean, "El Conquis" saioan
EiTB
Patxi Alonsok azken kanporatua hartuko du, Iker Gil arabarra, abenturaren 11. atalean gertatutakoa aztertzeko. Halaber, hurrengo asteko aurrerapena eskainiko du.
-
Iker Gil, azken kanporatua. Argazkia: EiTB
Abenturako azken kanporatua, Iker Gil, "El Conquis" saioan izango da gaur gauean, talde gorriko gainerako kideekin eta bereziki Gotzonekin izandako harreman xelebreaz mintzatzeko. Nabarmenak izan dira jokoetan etengabe egin dituen hanka-sartzeak eta, ondorioz, taldekideengandik jasotako gaitzespenak.
Patxi Alonsok desafioa amaitu osteko irudiak erakutsiko dizkigu: batetik, Iker agurtu ostean Lander kanpamentura nola iristen den; bestetik, Txukum eta Martinaren itzulera garaipena eskuratu ostean.
Orain arte Julianen galderei entzungor egin dieten talde berdeko kideak euren artean dituzten arazoez hitz egiten hasiko dira. Bestalde, ohi denez, hurrengo asteko aurrerapena ikusteko aukera izango da; tartean, lokatz arteko labirintoa izango da protagonista.
Conquistologoekin batera, orain arteko kanporatuak eta lehiakideen senitartekoak egongo dira Miramongo platoan, baita Ainhoa, Txurru eta Humberto ere, gaua girotzeko prest.
"El Conquis" saioa 22:30ean izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, "Eguraldia" saioaren ostean.