Itxi

telebista

22:30ean

Austriako Graz hiria, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EiTB

Leyre Samanes kazetariak hiriko sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren Yago, Gorka, Sara, Fernando eta Lucas euskaldunen eskutik.

  • Leyre Samanes kazetaria Austriako Graz hirian

    Leyre Samanes kazetaria Austriako Graz hirian. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Austriako Graz hirira egingo du bidaia. Leyre Samanes kazetariak eta Manuel Benito kamerariak herrialdeko bigarren hiririk handiena bisitatuko dute, eta UNESCOk 1991n Gizadiaren Ondare izendatu zuen hirigune historiko ikusgarria ezagutuko dute.

Bidaian zehar, gidari ezin hobeak izango dituzte: Grazen bizi diren Yago, Gorka, Sara, Fernando eta Lucas euskaldunak, hain zuzen ere.

Antzinako Austria-Hungariako Inperioko hiri horretan, gaztelu eta jauregiak nonahi aurkitu daitezke. Alpeetatik gertu, mendiak dira hiri horretan bizi diren euskaldunen gotorleku gustukoenak.

Estiria estatuko hiriburua da Graz, tradizio gastronomiko handiko hiria, eta Austriako ardoaren jaioterria.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.