telebista
22:00etan
Los Cinco Bilbainos Donostian, gaur, "Oholtzan" saioan
EiTB
2019ko Aste Nagusiaren barruan Katalunia plazan eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Ilaski Serranok aurkeztuta.
Los Cinco Bilbainos taldearen musika izango dugu protagonista aste honetan "Oholtzan" saioan. Iazko Donostiako Aste Nagusian Katalunia plazan eskaini zuten kontzertua izango dugu ikusgai, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok aurkeztuko du tradizioan eta herri kantutegian oinarritutako ikuskizuna.
1950. urtean sortu zen boskotea eta harrez geroztik aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun, Eduardo Robles, Jacinto Oñate, José Antonio G. de Bizkaia, José Luis Fernández eta Moisés Arberasek osatzen dute taldea.
Euskal kantutegian oinarritutako emanaldiak eskaintzen dituzte, eta guztien artean zortzikoa da izarra. Berebat, beste musika estilo desberdinak ere jorratzen dituzte, hala nola, jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta, nola ez, bilbainadak.
Larunbateko emanaldian, "De colores", "Santa Lucia", "Ecos gipuzkoanos", "Gozo-gozo", "Boleros mexicanos", "Barrio de Amara", "Boga boga", "Bermioko portua" eta "Ikusi mendizaleak" kantekin gozatu ahal izango dugu, besteak beste.
"Oholtzan" saioa larunbatetan izaten dugu ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.