Itxi

telebista

Zinema ETBn

'¡Dejate llevar!' pelikula ikusgai, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Argaldu nahi duen psikoanalista freudiano judu eta bere entrenatzaile buruarinari buruzko komedia italiarra da.

  • "¡Dejate llevar!" filmaren fotograma

    "¡Dejate llevar!" filmaren fotograma

Euskal Telebistaren bigarren kateak ¡Dejate llevar! komedia italiarra emango du gaur gauean, 22:15ean. Pelikularen zuzendaria Francesco Amato da eta Toni Servillo, Veronica Echegui eta Carla Signoris dira protagonista nagusiak.

Elias psikoanalista freudiano judua da eta medikuak dieta zorrotza eta kirola gomendatzen dizkio pisua jaisteko. Orduan Claudia ezagutzen du, gorputza zaintzen duen entrenatzaile erakargarria, baina ez hainbeste burua.

¡Dejate llevar! filma 22:15ean izango da ikusgai, gaur, ETB2n.