Itxi

telebista

22:30ean

Costa Rica, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EiTB

Nahiara Gago kazetariak herrialdeko paraje ikusgarriak ezagutuko ditu Javi, Maria Jose eta Arkaitz euskaldunen eskutik.

  • Nahiara Gago kazetaria Costa Rican.

    Nahiara Gago kazetaria Costa Rican. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Nahiara Gago kazetariak Costa Rica ezagutuko du gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan, bertan bizi diren Javi, Maria Jose eta Arkaitz euskaldunen eskutik.

Munduko biodibertsitatearen % 5 Costa Rican topa daiteke, eta herrialdeko paraje ikusgarrienak babestuta daude. Horien artean, Irazú parke nazionalean izango dira osteguneko saioko protagonistak, eta oraindik aktibo dagoen herrialdeko sumendirik altuena ezagutuko dute.

Horrez gain, San Jose hiriburua bisitatuko dute. Talamanca mendateak inguratzen du, eta herrialdeko erdigune politiko, sozial eta ekonomikoa da.

Amaitzeko, surfzaleen paradisura joango dira, Ozeano Pazifikoaren kostaldean dagoen Jacó herrira, hain zuzen ere.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.