Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquis" debatea lider izan da bere ordu tartean

EiTB

Asteazkenetan Patxi Alonsok EiTBren Miramongo estudioetatik zuzenean aurkezten duen saioak % 14,6ko kuota izan du aste honetan.

  • Patri kapitaina Nekane lehiakideari buruz hizketan "El Conquis" debatean

    Apirilaren 29ko debateko irudia

"El Conquis" saioa audientzia buru izan da bere ordu tartean asteazken honetan. Karibeko abenturaren inguruko eztabaida saioak % 14,6ko kuota eta 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan ditu Euskadin eta eragin eremuan. 

Sare sozialetan, Patxi Alonsok gidatzen duen saioak aurreko asteetako joerari eutsi dio. Hau da, #elconquis15 joera izan zen Twitterren, estatu mailan lehen postua lortuz. 

Miramongo platoa txiki geratu zen oraingoan. Izan ere, Mery eta Santxo kanporatutako azken partaideekin batera, lehiaketako lehen fasean protagonista izan diren hiru kapitainak, Eneko, Patri eta Gotzon, izan zituzten gonbidatu, argitu gabeko gai asko eta konpondu beharreko gatazka ugari baitzituzten esku artean.